Botanikan, kutikula landare batzuen zurtoin eta hostoak estaltzen dituen geruza babeslea da, ura galtzea eragozten diena[1]
Badirudi kutikula sortzea enbriofitek lurrazala kolonizatzeko funtsezko egokitzapena izan zela.[2] Atmosferaren eraginpean dauden landarearen zati belarkara guztiak kutikulaz estalita daude (zurezko zatiak eta lurpekoak, aldiz, suberinaz estalita daude).